mikroskopio optiko

1. Fis.

Objektuen irudi handituak lortzeko, argi ikusgaia eta leiar-sistema bat darabiltzan mikroskopio-mota. Funtsezko eskeman, bi leiarrez osatua dago: objektiboa leiar konbergentea da, eta distantzia fokal laburra du, eta behatu nahi den objektutik gertu jartzen da (delako distantzia fokala baino zertxobait urrunago); okularra ere leiar konbergentea da, handiagoa, eta luparen antzera jokatzen du; objektiborako distantzia doituz lortzen da irudia fokatzea.